Micron Weed Management ihinztagailuek hesien, bidezidorren, eraikinen eta, batez ere, zuhaitz eta zuhaixken inguruko sastraken kontrol zorrotza egiteko balio dute.
Eredu hau olibondoetan edota zuhaitz helduetan tratamendu herbizidak egiteko espezifikoki diseinatuta dago.
Ekipo guztiak bezeroen beharren arabera konfiguratu daitezke, bai beso ihinztatzaile batekin, bai birekin, bai erregulazio-mugimenduen automatismo-maila desberdinekin.
Nekazariak modu askoz eroso eta errazagoan egiten du tratamendua, zuhaitzaren enborra ukitzeko beharrik gabe, kalearen alde bietan likidoa ihinztatuta.
S-ihinztagailu bikoitza, mugimenduak erabat kontrolatzeko 5 eragingailu elektrikorekin, 4x1.35m-ko markoko olibondo batean lanean.
Buru ihinztagailua
Lanerako zabalera 130 mm da eta gomendatutako abiadura, 4 eta 8 km/h artekoa.
Osagaiak
Ezagutu itzazu SprayGuard ihinztagailua osatzen duen osagaien eta egituraren xehetasunak biltzen dituen fitxa.
Fitxa ikusi60 L-ko depositua
Honako atal hauek osatzen dute ekipo osoen depositu-sistema: 60 litroko tanke nagusi bat, makina garbitzeko 8 litroko tanke laguntzaile bat eta eskuak garbitzeko 15 litroko depositu bat.
Ixteko giltzei esker, aplikazio baten ondoren makina garbitzeko aukera eskaintzen du, depositu nagusia irekitzeko beharrik gabe. Era berean, depositu nagusia hustu eta gero barrutik garbitzeko lantza bat dauka.
Bolumen ultra txikiko teknologiari esker, 8 hektarea (2,5 m-ko esparru txikietan) eta 15 hektarea (7 m-ko esparru zabalagoetan) arteko zabalera tratatzeko autonomia eskaintzen du 60 litroko depositu batek.
Aginte-panela
Erabilitako emaria erregulatzeko, ekipoek fluxu-neurgailu batez edo gehiagoz osatutako aginte-panel sendo bat dute.
Zirkuito hidrauliko hobetua
Ekipoen elektrobalbula berriari esker, fluxua aginte-paneletik igarotzen da. Bertan, erabilitako produktuaren ardatza eta malgukia isolatzeko mintz bat dago, kutsadurarekin lotutako arazoak ekiditeko.
Motor patentatua
Azkenean, produktua disko ihinztagailura iristen da Micronek patentatu duen motor berriari esker. Produktuak motorra ez ukitzeko isolamendu berezi bat dauka, motorraren bizitza luzatzen duena.
Elektronika
Makinaren elektronikak diskoaren biratze-abiadura kontrolatu eta egonkor mantentzen du. Funtzio horretaz gain, motorraren eta deposituaren ponparen funtzionamendu egokia ere kontrolatzen du elektronikak, eta, funtzionamenduan irregulartasunik egonez gero, denbora errealean jakinarazten dizkigu, Landrooter softwarearen bidez.
Agintea
Agintetik, bluetooth konexioa ikusi, ihinztatzeko buruak eta ponpa piztu eta itzali eta eragingailuak mugitu ditzakegu. Aginteak aldatu egiten dira buru eta eragingailu kopuruaren arabera.
Abian
Ezagutu sakonago gure Spray Guard ihinztagailua bere erabilera-ingurunean
CDA teknologiarekin
Ihinztadura eraginkorraren sekretua tanta uniformeen tamainan eta helburuaren gaineko likidoaren estaldura hobetzean datza.
Micronek asmatua, tanta kontrolatuaren aplikazioak (CDA) aplikazio bakoitzerako tanten tamaina optimoa sortzen du.
Gehio ikusi