Free cookie consent management tool by TermsFeed

Spray-Dome +

Spray DOme + ihinztagailua Micron

Micron Weed Management ihinztagailuek hesien, bidezidorren, eraikinen eta, batez ere, zuhaitz eta zuhaixken inguruko sastraken kontrol zorrotza egiteko balio dute.

Spray dome + ihinztagailu-gama egokia da hesi kimiko osoa behar den egoeretan sasiak tratatzeko. Kanpai babesleak erabat eusten dio ihinztatzeari, eta, horri esker, laborearekin kontaktu kimikoa kritikoa den lekuetan lan egin daiteke, labore gazteetan bezala, baita haize-baldintza txarretan lan egin ere.

Hegal hedagarriak dituen Spray-dome doigarria zuhaitz-errenkaden artean hazitako sastrakak tratatzeko diseinatu da espezifikoki. Oso egokiak dira almendrondoetan, pistatxondoetan, intxaurrondoetan eta zurezko beste laborantza batzuetan erabiltzeko.

almendrondoetan, pistatxondoetan, intxaurrondoetan erabiltzeko ihinztagailua

Sorta honek modelo doigarrien aukera zabala barne hartzen du, 1.5 m eta 4.9 m arteko zabalera duten gainazalak ihinztatzeko modukoak. Tarte handiagoetarako, Spray-dome edo Spray-flex kanpaiak erantsi daitezke alde bakoitzean, lan egiteko zabalera 2.3 m handituz, 7.2 m-ko zabalerako gainazaletara iristeko.

S-dome + 3049 ihinztagailua, 120cm-ko kanpaiekin, 6x5m-ko kaleetako almendrondo batean lanean.

Osagaiak

Spray dome + ihinztagailua Micron, depositua

200 L-ko depositua

Honako atal hauek osatzen dute da ekipo osoen depositu-sistema: 240 litroko tanke nagusi bat, makina garbitzeko 20 litroko tanke laguntzaile bat eta eskuak garbitzeko 20 litroko depositu bat.

Ixteko giltzei esker, aplikazio baten ondoren makina garbitzeko aukera eskaintzen du, depositu nagusia irekitzeko beharrik gabe. Era berean, depositu nagusia hustu eta gero barrutik garbitzeko lantza bat dauka.

Bolumen ultra txikiko teknologiari esker, 8 hektarea (3 m-ko esparru txikietan) eta 18-20 hektarea (7 m-ko esparru zabalagoetan) arteko zabalera tratatzeko autonomia eskaintzen du 240 litroko depositu batek.

Aginte-panela

Erabilitako emaria erregulatzeko, ekipoek 4-6 fluxu-neurgailuz osatutako aginte-panel sendo bat dute.

Aginte panela Spray dome + ihinztagailua Micron
Zirkuito hidrauliko hobetua Spray dome +ihinztagailua Micron

Zirkuito hidrauliko hobetua

Ekipoen elektrobalbula berriari esker, fluxua aginte-paneletik igarotzen da. Bertan, erabilitako produktuaren ardatza eta malgukia isolatzeko mintz bat dago, kutsadurarekin lotutako arazoak ekiditeko.

Motor patentatua

Azkenean, produktua disko ihinztagailura iristen da Micronek patentatu duen motor berriari esker. Produktuak motorra ez ukitzeko isolamendu berezi bat dauka, motorraren bizitza luzatzen duena.

Motor patentatua Spray dome + ihinztagailua Micron
Elektronika Spray dome + ihinztagailua Micron

Elektronika

Makinaren elektronikak diskoaren biratze-abiadura kontrolatu eta egonkor mantentzen du. Funtzio horretaz gain, motorraren eta deposituaren ponparen funtzionamendu egokia ere kontrolatzen du elektronikak, eta, funtzionamenduan irregulartasunik egonez gero, denbora errealean jakinarazten dizkigu, Landrooter softwarearen bidez.

Agintea

Agintetik, bluetooth konexioa ikusi, ihinztatzeko buruak eta ponpa piztu eta itzali eta eragingailuak mugitu ditzakegu. Aginteak aldatu egiten dira buru eta eragingailu kopuruaren arabera.

Agintea Spray dome + ihiztagailua Micron

Abian

Ezagutu sakonago gure Spray Dome + ihinztagailua bere erabilera-ingurunean

  • Pulverizador Spray Dome + belar txarrak kontrolatzeko
  • Pulverizador Spray Dome +  almendrondoetan, pistatxondoetan, intxaurrondoetan erabiltzeko
  • Pulverizador Spray Dome + zurezko laborantzentzat
CDA teknologia micron

CDA teknologiarekin

Ihinztadura eraginkorraren sekretua tanta uniformeen tamainan eta helburuaren gaineko likidoaren estaldura hobetzean datza.

Micronek asmatua, tanta kontrolatuaren aplikazioak (CDA) aplikazio bakoitzerako tanten tamaina optimoa sortzen du.

Gehio ikusi

Konektatu zure Micron ekipoa LANDROOTER-ekin, ihinztatzearen aplikazio zehatza eta zuzena bermatzen duen softwarearekin.

Landrooter