Free cookie consent management tool by TermsFeed

Spray-Dome

spraydome ihinztagailua Micron

Micron Weed Management ihinztagailuek hesien, bidezidorren, eraikinen eta, batez ere, zuhaitz eta zuhaixken inguruko sastraken kontrol zorrotza egiteko balio dute.

Spraydome ihinztagailu-gama egokia da hesi kimiko osoa behar den egoeretan sasiak tratatzeko. Kanpai babesleak erabat eusten dio ihinztatzeari, eta, horri esker, laborearekin kontaktu kimikoa kritikoa den lekuetan lan egin daiteke, labore gazteetan bezala, baita haize-baldintza txarretan lan egin ere.

Ekipo guztiak bezeroen beharren arabera konfiguratu daitezke, bai beso ihinztatzaile batekin, bai birekin, bai erregulazio-mugimenduen automatismo-maila desberdinekin.

Belar txarrentzako ihinztagailua

Ihinztadurarako hesi fisiko bat eskaintzeaz gain, bere kanpaia babeslea kanpaia malguak baino sendoagoa da eta, beraz, iraunkortasun handiagoa eta higadura txikiagoa dauka.

S-dome ihinztagailua, 120cm-ko kanpaiekin, altuera eta zabaleraren erregulazio eta bukaerako doikuntza elektrikoak, 6x4m-ko kaleetako almendrondo batean lanean.

spray dome ihinztagailuaren kanpaia Micron

%95aren deriba murrizketa

Kanpaiak erabat gordetzen du ihinztadura-likidoa, eta, beraz, laborearekiko kontaktu kimiko kritikoko aplikazioetan tresna erabiltzea ahalbidetzen du, deriba % 95ean murrizten du-eta.

Zuhaitz edo zuhaixkaren oinarriaren inguruan bira egiten du eta belar gaiztoen erabateko kontrola bermatzen du.

Hala, tresna oso egokia da haizearen ondorioz ihinztadura konbentzionala ezinezkoa denean erabiltzeko.

Kanpaiaren tamainak:

Ø 40 cm 60 cm 90 cm 120 cm

Osagaiak

Ezagutu itzazu SprayDome ihinztagailua osatzen duen osagaien eta egituraren xehetasunak biltzen dituen fitxa.

Fitxa ikusi
Depositua Sprayflex ihinztagailua Micron

60 L-ko depositua

Honako atal hauek osatzen dute ekipo osoen depositu-sistema: 60 litroko tanke nagusi bat, makina garbitzeko 8 litroko tanke laguntzaile bat eta eskuak garbitzeko 15 litroko depositu bat.

Ixteko giltzei esker, aplikazio baten ondoren makina garbitzeko aukera eskaintzen du, depositu nagusia irekitzeko beharrik gabe. Era berean, depositu nagusia hustu eta gero barrutik garbitzeko lantza bat dauka.

Bolumen ultra txikiko teknologiari esker, 8 hektarea (2,5 m-ko esparru txikietan) eta 15 hektarea (7 m-ko esparru zabalagoetan) arteko zabalera tratatzeko autonomia eskaintzen du 60 litroko depositu batek.

Aginte-panela

Erabilitako emaria erregulatzeko, ekipoek fluxu-neurgailu batez edo gehiagoz osatutako aginte-panel sendo bat dute.

Aginte panela Sprayflex ihinztagailua Micron
Zirkuito hidrauliko hobetua Sprayflex ihinztagailua Micron

Zirkuito hidrauliko hobetua

Ekipoen elektrobalbula berriari esker, fluxua aginte-paneletik igarotzen da. Bertan, erabilitako produktuaren ardatza eta malgukia isolatzeko mintz bat dago, kutsadurarekin lotutako arazoak ekiditeko.

Motor patentatua

Azkenean, produktua disko ihinztagailura iristen da Micronek patentatu duen motor berriari esker. Produktuak motorra ez ukitzeko isolamendu berezi bat dauka, motorraren bizitza luzatzen duena.

Motor patentatua Sprayflex ihinztagailua Micron
Elektronika Sprayflex ihinztagailua Micron

Elektronika

Makinaren elektronikak diskoaren biratze-abiadura kontrolatu eta egonkor mantentzen du. Funtzio horretaz gain, motorraren eta deposituaren ponparen funtzionamendu egokia ere kontrolatzen du elektronikak, eta, funtzionamenduan irregulartasunik egonez gero, denbora errealean jakinarazten dizkigu, Landrooter softwarearen bidez.

Agintea

Agintetik, bluetooth konexioa ikusi, ihinztatzeko buruak eta ponpa piztu eta itzali eta eragingailuak mugitu ditzakegu. Aginteak aldatu egiten dira buru eta eragingailu kopuruaren arabera.

Agintea Sprayflex ihiztagailua Micron

Ezagutu itzazu SprayDome ihinztagailua osatzen duen osagaien eta egituraren xehetasunak biltzen dituen fitxa.

Fitxa ikusi

Abian

Ezagutu sakonago gure Spray Dome ihinztagailua bere erabilera-ingurunean

  • Spray Dome ihinztagailua laborantza gazteentzat
  • Spray Dome ihinztagailua deriba ekiditzeko
  • Spray Dome ihinztagailua hesi eta bideetan ihinztatzeko
  • Spray Flex ihinztagailua zuhaitz iguruko belarra kontrolatzeko
CDA teknologia micron

CDA teknologiarekin

Ihinztadura eraginkorraren sekretua tanta uniformeen tamainan eta helburuaren gaineko likidoaren estaldura hobetzean datza.

Micronek asmatua, tanta kontrolatuaren aplikazioak (CDA) aplikazio bakoitzerako tanten tamaina optimoa sortzen du.

Gehio ikusi

Konektatu zure Micron ekipoa LANDROOTER-ekin, ihinztatzearen aplikazio zehatza eta zuzena bermatzen duen softwarearekin.

Landrooter