Free cookie consent management tool by TermsFeed

FAQ: Maiz egindako galderak

Zein ihinztagailu behar dut? Zein ihinztagailu erosi beharko nuke?

Micronen ihinztagailuek, haien moldakortasuna eta malgutasuna direla eta, aplikazio desberdinak egitea ahalbidetzen dute, labore eta landare motaren arabera.

Kontsultatu gure konfiguratzailea ihinztagailurik onena aukeratzeko, zure beharren arabera.

Zertarako erabil ditzaket Micron Weed Management ihinztagailuak?

Micron Weed Management-en ihinztagailu muntatuak eta arrastatuak eskaintzen ditugu Zurezko eta zuhaixka-formakoak diren laborantzentzako hala nola mahastiak, fruta-arbolak, olibondoak, almendrondoak, baiak eta Estensibo eta baratza laborantzentzat: artoa, koltza, azukre-erremolatxa, tipulak, azenarioak, porruak, landare apaingarriak, belarrak eta mintegiak.

Non eros dezaket Micron ihinztagailua?

Bidali iezaiguzu zure helbide elektronikoa nondik idazten diguzun esanez. Berehala jarriko gara zurekin harremanetan gertuen dituzun saltokiei buruzko informazioa emateko.

Nola presta dezaket nahasketa edo salda herbizida?

Landrooter softwareak nahastea edo salda prestatzeko laguntzaile bat du. Horrek, aplikagailuarentzat ezagunak diren datuak sartuz, prestatu beharreko nahaste-kantitatea ematen du, nahasketa hori nola egin eta tratamenduan erabili beharreko emaria zein den jakiteko.

Zer abantaila ditu bolumen txikiko ultra ihinztatzeak (ULV) edo kontrolatutako tanta tamainak (CDA)?

Micronek diseinatutako disko zentrifugoaren ihinztagailuek oso modu homogeneoan banatzen dute ihinztatze-likidoa, CDA teknologiari esker landarearen gaineko estaldurarik onena bermatuz. Horri esker, eraginkortasun operatibo eta kimiko handiagoa, ihinztatze seguruagoa eta ingurumen-inpaktu txikiagoa dago.

Zer ematen dit Landrooter softwareak?

Landrooter Micron ihinztatze-ekipoetara konektatutako softwarea da, nekazariari doitasun-ihinztatzea eskainiz. Makinen elektronikak funtsezko parametroak kontrolatzen eta komunikatzen ditu denbora errealean, aplikazio ZEHATZA ETA ZUZENA bermatzeko, informazioa berehala lortuz, aztertzeko eta ustiatzeko.

Nire ihinztagailuak ez du funtzionatzen, zer egin dezaket?

Micronen hobekuntza jarraituan sinisten dugu eta Micron ihinztagailu guztiek ez funtzionatzeko izan dezaketen zergatia ezagutzea interesatzen zaigu. Idatz iezaguzu mezu elektroniko bat zure arazoa azaltzen micron@goizper.com helbidera. Akatsa hobeto antzematen lagun dezaketen argazkiak edo bideoak bidaltzea eskertuko dizugu.

Teknikari bat zurekin harremanetan jarriko da ahalik eta azkarren arazoa konpontzeko.

Banatzaile izan nahi dut. Nola jar naiteke zuekin harremanetan?

Kontsultatu banatzaile izatea atala informazio xehatuagoa eta bete beharreko formularioa eskuratzeko.

Nire zalantzetako bat ere ez ez da argitu FAQ atalean, norekin jar naiteke harremanetan?

Micronen uste dugu garrantzitsua dela izan dezakezun edozein zalantzari erantzun bat ematea, horregatik eskaintzen dizugu arreta pertsonalizatu zerbitzua, zure zalantzak argituko dituzten profesionalen eskutik. Idatziguzu.

Beste zalatzaren bat al duzu? Jarri zaitez gurekin harremanetan!

Harremanetan jarri